Artikulu hau erregistro prozesuaren inguruko hirugarrena (eta azkena) da. Honekin zure gorputzaren lehen mapa egitea proposatzen dizudan gai hau itxi egiten dut (hemendia aurrera Hile-Baliabideak atalean topatuko dituzu hiruak). Eta bai, ‘lehen mapa’ esaten dut, aldakorra zarela kontutan edukitzea garrantzitsua delako, zure desio eta beharrak aldatzen joango direlako, zure gorputza ere hainbat faktoreengatik ere mutatzen joango delako (ingurua ere), eta beraz, erregistroa behin egitea, ez da zure gorputzaren inguruan guztia dakizunaren seinale. Imajinatzen duzu zein aspergarria izango zen honela?

‘Ikuspuntu ziklikoa eta hilerokoaren zikloa‘ izena duen lehen artikuluan, ziklizitateaz jakitea zein garrantzitsua den kontatzen dizut, non hilerokoaren zikloko fastara hurbilketa batetik, zein hauen ezaugarri nagusiak, bestetik dituzun. Bigarrenean, ‘hilerokoaren zikloa eta erregistroa‘ izenburua duena, erregistrorako baliabideak dituzu. Eta azken honetan, ondoriak ateratzeko eta zugan errepikatzen diren patroiak topatzeko gakoak dituzu.

Nola zoaz prozesuarekin? Erregistratzen ari zara? Jarraitu aurretik, nire gomendioa gutxienez 3 zikloetako (edo gehiago) erregistroa egina izatea da, bai ilargi diagrama, testuak edo aukeratu duzun moduan.

Behar duzuna

DENBORA: Azken 3 zikloetako analisi hau egiteko, lehenik behar duzuna DENBORA da. Kalitatezkoa izatea gomendatzen dizut, inolako etenaldirik  izan gabe. Bai, badakit, denbora edukitzea zaila eta ‘garestia’ dela, baina nire iritziz guretzat denbora hartzea, guk egin dezakegun gauzarik iraultzaileena da. Agian tarte bat har dezakezu egun batzuetan, nahiz eta nire ustez eraginkorragoa den etenik gabeko tarte bakarra hartzea.

☕️ HORNIDURA: Asko gustatzen zaizun infusio bat? Harnasa hartu dezakezun leku eroso bat? Agian eseri aurretik zurekin konektatzeko paseotxo bat? Beti martxan dagoen buru horretatik gorputzera jeisteko dantzarako tarte bat? Zure aukeran uzten dut, zuk ondo dakizulako zein den zure erarik egokiena ‘gorputzera jeisteko’. Espazio-denbora hau zurekiko erritual bezala jasotzea esango nizuke. Lehen aldia izango da zure pistak begiratzen dituzula, eta hauekin, zure gorputza kartografiatzen hasiko zara.

?? ZURE GORPUTZA: Bai, ez begiratu horrela!… Batzuetan hori ahazten dugu (niri askotan gertatzen zait burura salto egiten dudanean). Eta gainean dugula badakigu, noski, baina…. gurekin gaude? zurekin zaude? (zalantzak badituzu, joan zaitez aurreko puntura).

? EGINDAKO ERREGISTROAK: Hau izango da abiapuntua. Hor daude zure gakoak. Mimoz eta disziplinarekin jasotzen joan zarenak, poliki poliki zure desio eta beharretara hurbilduko zaituztenak. Beraz, hartu zure ilargi diagramak, testuak (edo bideoak) eta goazen!

Patroiak ikuskatzen

Esan bezala, honekin lehen mapa egiteko prest dago dena. Nik daukadan guztiaren aurre irakurketa bat egiten dut (ondorioak atera baino lehen). Ondoren, koloretako margoak erabili ditzazkezu zirrara desberdinak sentitzen dituzun egunak markatzeko, fosforitoarekin errepikatzen diren patroiak azpimarratu eta azkenik, xamurtasunetik behatu utzi dituzun gako horiek.

LABURPEN TAULA: Ondorengo laburpen taula prestatu dut (irudian klik eginda jeitsi dezakezu). Bertan, topatzen zoazen datu garrantzitsuak idazteko tartea daukazu. Oinarri bezala erabil dezakezu zure erregistroen oharrak bertan biltzeko.

Gorputz aldakorra, ziklo aldakorrak

Artikulu honen hasieran esaten nizun bezala, benetan aspergarria izango zen zuretaz ‘guztia jakitea’, gorputz aldakorrak gara eta honekin, gure zikloak eta honen faseak ere aldatzen joango dira. ‘Erregulartasun’ baten barruan pasa ditzazkezu bizitzako tarte batzuek eta beste batzuetan guztia pittin bat eroa izan daiteke . Horrelakoak gara eta ondo dago horrela.

Asko dira aldatzen gaituzten faktoreak. Garrantzitsuena mugitzen garen gure ingurua bera da. Animali sozialak gara eta besteekin dauzkagun harremanetaz (ere) elikatu egiten gara. Oso interesgarria da honetan adi egotea eta aldiro galdetzea ea nola jaso egiten diren gure fase desberdinak (beraien emozio, sentimendu eta pentsamendu desberdinekin) bizi zaren inguruan. Ezeztatutak izan ohi diren patroiak edo jokaerak topatuko dituzu agian, edo jasoak eta mirestuak direnak.

(Auto)zaintzarako aldaketak

Guzti honekin, topatzen joaten zaren horrekin, nire proposamena zaren guztia zentrua jartzea da (faseka aldatzen dioan gure goputz-burua duent pertsona bat bezala ulertuta) eta horrela joaten ikustea ZER NAHI DUZUN (edo ez), ZER SENTITZEN DUZUN (edo pentsatu), ZER EGIN DUZUN (edo zer ez)… Horrela joango zara ziklo bakoitzean zure gorputzean dagoen hormonen dantza ezagutzen eta ulertzen.

Zure faseak ezagutzen zoazen einean, zure egutegi/agendan hauek adierazten joaten ahaz zara, alegia, zure agenda (eta bizitza) ziklikoki egiten. Niretzat ezinbestekoa da horrela antolatzea, horrela jakin dudalako zein gauza diren interesgarrienak (eta zeintzun ez) fase bakoitzean. Hilerokoaren egunak azpimarratzearekin hasi zaitezke eta hilabetez hilabete besteak gehitzen joan.

Erlazioan jarri

Aurretik noizbait esan dizudan bezala (eta Teach E.-k aldiro gogorarazten digun bezala), ni ez nintzake hemen egongo nire bizipenak beste hilerokoa daukaten gorputz batzuekin elkarjarri, balioztatu eta (des)berdintasunak ikusi ez banitu. Hau ezinbestekoa da, benetan garrantzitsua.  Hau bait da bizitzen ari garen hori gorpuzteko era eta gainera, horren beharrezkoa den hilerokoaren zikloaren eta faseen inguruko jakintza sortzeko tresna.

Beraz, animatzen bazara (beti ere babes espazio batean, konplize diren pertsonekin) zure bidea partekatu, sentitzen duzuna adierazi eta hitz egin ezazu zure zikloaz eta faseetaz. Horrela joango gara ikusten honen garrantzia, eta honela ere, elkarrekin, iraultzailea den hilerokoaren kultura eta (auto)zaintzen kultura garatuko dugu.


*Emma Gascó -ren ilustrazioa Pikara Magazine aldizkarirako.