Ikuspuntu ziklikoa eta hilerokoaren zikloan‘ sarrera moduko lehen artikulu honetan adierazten dizudan bezala, nire bizitza guztiz irauli da erregistroa egitea erabaki nuenetik. Hemendik (hau da, nigandik) hasi nuen zuregana dijoan bidaia hau. Oraindik ez baduzu lehen posta irakurri, honekin jarraitu aurretik hori irakurtzea gomendatzen dizut. HEMENDIK zoaz.

Post honetan dagoen irudian ikusi dezakezun bezala, gure gorputzen natura ziklikoa behin eta berriz errepikatzen da. Irudia begiratu duzunean ‘karratuak’ garela pentsatu baduzu, ezezko borobil bat emango dizut. Irudi honen helburua, ideia grafiko bat izatea besterik ez da, gure 4 fase hormonalak adierazteko.

Aurretik ere adierazi dizudan bezala, 4 arketipoen inguruko informazioa, hilerokoaren zikloko faseen pistak besterik ez dira, hauekin, zure gorputzaren mapa garatzen joateko eta horrela zure desio eta beharrak (desibeharrak) zein diren ikusten joan (eta ez inongo mapa karratuan sartzeko, honetaz nazkatuta gaude eta). Noski, zure mapa hau zure bizi momentuaren arabara aldatzen joango da, Bizitza aldaketa delako, ezta?.

 

Nola ezagutu zure faseak

Zurekin arakatzeko eta ezagutzeko (hau da helburu nagusia) ezinbestekoa da eguneko erregistroa egitea (beherago, artikulu honetan bertan, hau egiteko aukera desberdinak adierazten dizkizut). Garrantzitsua da, adierazten ari natzaizuna zure egiteko erara eta testuingurura egokitzea. Berdingabea zara, eta horregatik, zure erregistroa egiteko era eta zure gorputzarekin daukazun erlazioa ere horrelakoak izango dira.

Hasteko, egunerokotasunean barnebiltzen zaituzten hiru maila ezberdinei adi egotea gomendatzen dizut:

?‍♀️ Fisikoa: Nola dago zure gorputza? Nola zaude fisikoki? (Nekatuta, energia askorekin, irrikitan, botata…)

?Burua: Nola dago zure garuna? Zer dio burutxo horrek? (Kontzentraturik, sakabanatuta, argia, iluna…)

?Emozionalki: Nola daude zure zirrarak? Zer diote zure tripek? (Alai, triste, malenkoniatsu…)

*Interesgaria da edozein gertakari ‘berezi’ gertatu bazaizu hau kontuan hartzea, zerikusia izango duelako nola zauden ikusterakoan.

Denborarekin agian, erregistrorako puntuak batzeko gogoa izango duzu, adibidez: zer jateko gogoa daukazun, nola ari zaren  besteekin erlazionatzen, zer irakurtzen ari zaren, zein musika daukazun gogoa entzuteko… Geroz eta xehetasun gehiago, hobe joango zara ezagutzen zure desio eta beharrak!

Erregistroa egiteko baliabideak 

Eguneroko erregistroa egiteko, izenak berak dioen bezala, ezinbestekoa da egunero tarte bat hartzea hau egiteko, ordu berean izan daiteke eta momentu desberdinetan. (Bai, badakit, oso liatuta gabiltzala… Eta horrela begiratzen didazu ? pentsatuz: «Enara, egunero?. Bai, egunero. Ez al duzu merezi egunero tarte bat zuretzat? Benetan, hausnarketarako tarte hauek gomendatzen dizkizut. Zin egiten dizut altxorrak topatuko dituzula ?)

? Hauek dira nik erabili ditudan erregistrorako erak, aukeratu gehien gustatzen zaizuna:

  • Ilargi diagrama: (Polit-polita den ilargi diagrama bat prestatu dut zuretzat ?, HEMEN sakatuz jeitsi eta inprimatu dezakezu)

Borobila den egutegi honetan, egunerokotasuneko xehetasunak idazten joan zaitezke. Ikusiko duzun bezala kuadrotxo desberdinak ditu, jarraian adierazten dizut zertarako diren. Erdian tarte bat dauka zikloaren hasierako eguna eta azken eguna idazteko.

(Barrutik kanpora…)

  1. Egutegi gregorianoaren data jartzeko tartea. (Adibidez: 2017/11/08)
  2. Bigarrenean emoji edo aurpegitxo bat jartzeko tartea daukazu. (Adibidez: ?)
  3. Jarraian borobiltxo bat daukazu non adierazten ahal duzun nola dagoen ilargia. (Adibidez: ? ilbera, ilargi berrira doana)
  4. Laugarrenean zikloaren egunak jartzen dituen kuadrotxoak daude (gogoratu, lehen eguna odola botatzen hasten zaren eguna da) (Adibidez: 26. eguna)
  5. Eta azkenik, tarte handiena daukazu, goian adierazi dizkizudan mailen arabera eta egunean zehar gertatutakoa ikusita, garrantzitsuena idazteko. Dagoen tartea txikia ikusten baduzu, ilargi diagrama hau hurrengo puntuan adieraziko dizudan eguneroko idazketarekin batera erabili dezakezu. (Adibidez: Argitxua, nekatuta eta malenkoniatsu. Familia gatazka).
  • Eguneroko idazketa:

Nahiz eta agian noizbait entzun duzun ‘diarioak’ (edo egunerokoak) ‘neskatoen gauzak’ direla, niretzat nigaz jakiteko erarik eraginkorrenak dira. Libreta hauetan (edo egunerokoak edo ordenagailuko dokumentuak…) era luzeago batean idazten joaten ahal zara nola zauden eta nola sentitzen zaren. Ilargi diagramarekin batera erabilita, tandem ederra da!

  • Argazkiak:

Ilargi diagrama eta idazketaz gain, egunero argazki bat atera diezaiokezu zure buruari. Horrela itxura fisikoa eta agian ere emozionalaren pistak izango ditugu. Irudi batek batzuetan mila hitzek baino gehiago esaten du eta!

  • BideoBloga:

Istoriako momentu honetan, non gehienok daukagun kamera mugikorrean edo ordenagailuan, oso interesgarria da ere bideoaren proposamena. Beraz, erregistroko era hau aukeratzen baduzu, egunero 5 minutu inguruko bideo bat egitea gomendatzen dizut, bertan nola zauden azalduz. Baliabide hau oso gomendagarria da!

  • Appak (mugikorrarentzat aplikazioak):

Smartphona baduzu, badaude bertan erregistroa egiteko hainbat aplikazio. Proba ditzazkezu zure desibeharretara zein den hobe moldatzen dena ikusteko. Nik frogatu ditudanen artean (eta orain erabiltzen ditudanak) Womalog eta Clue daude, biek aukera pila dituzte erregistroa egiteko.

  • Zure burua ‘begiratzeko’ beste era batzuek:

Beste edozein teknika kreatibok ere balio izango dizut, dena den, nire gomendia ilargi diagrama oinarri bezala erabiltzea da. Margotzea, marrazkea, collage-ak egitea, eskulanak… egin ditzakezu. Nola zauden jakiteko pistak ematen dizkizun hori topatzea da erronka.

Eta gero… zer?

Momentuz, goian adierazitako proposamenarekin hasi. Honekin, zure gorputzean faseak nola adierazten diren arakatzen joango zara. Irakurketak egin aurretik eta ondorioak atera aurretik, nire gomendio gutxienez 3 ziklo osoko eguneko erregistroak egitea da.

Lasaitasunez har ezazu eta agobiorik gabe. Hori bai, geroz eta jarraitasun gehiago eduki, geroz eta klabe gehiago izango dituzu zure inguruan.

 

??Erregistro hau zure bizitza gainerako guztiaren aurretik jartzeko pausu bat da. Akaso beste tokirik merezi duzu? Nik ez dut uste!

Orain… erregistratzera!

HEMEN daukazu erregistroaren prozesua egiteko hirugarren (eta azken) artikulua.


?? Hau guztia (eta gehiago) gure gorputz zoragarriak gertu ditugula lantzea nahi baduzu, ELARTU GAITEZKE! Hona hemen nire proposamena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies