Enara dut izena eta hogeitama’ piko urte ditut. Ipurtarina eta bilatzaile nekaezina naiz.

Autodidakta naiz eta bizipenetatik ikastea maite dut. Informatikaria naiz tituluz eta lanean aritutako lehen 10 urteetan ostalaritzako nire negozioa izan dut. 2016.urtetik, beste zenbait proiektu koordinatu eta kudeatzeaz gain, nire proiektu pertsonala martxan jarri nuen: mundu arrotz honetan, hilerokoa duen gorputz bezala ‘Ziklikoki bizitzen’ nabil.

Gutxi gora behera 2015ean nire zikloen eta hauen faseen erregistroak  egiten hasi nituen (eta jarraitzen dut!), eta plataforma ireki zenetik (2015), hilerokoaren gaia landu eta ikertzeko lehen Komunitate birtualean (Soy1Soy4.com) parte hartzen dut, bertan, erlazionatuak dauden beste hainbat gai ere landu eta ikertu egiten ditugu ikuspuntu ziklikotik. Gaur egun, parte hartzaileaz gain, bertan lan egiten dut ere.

Finantzen munduarekin 2 urtez kontaktu zuzena izan nuen eta gai honekiko nire pasioaz konturatu nintzen ere. Azken garai honetan ‘beste ekonomien‘ inguruko ikerketa lanetan nabil, eta hilerokoa dugun gorputzon gaiarekin dugun erlazioa aztertzen. Zenbait ikastaro egin ditut kontsumo arduratsuaren eta kapitalismoaren alternatiben inguruan, baita Ekonomia Feministaren eskola – ko prozesuan parte hartu dut ere, Bidasoan, jaio eta bizi naizen bailaran.

Amalurra eta urtaroak miresten ditut, baita animaliak ere. Burua eta gorputza konektatzeko, paseatzea edo itsasoan igeri egitea da gehien gustatzen zaidana. Konfiantza osoz hitz egitea gustatzen zait, ilea nahasia eramatea, nire barne munduetan galtzea eta idaztea, eta guztia infusio goxo batekin bada, askoz hobe.

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies