Topatzen gara?

Bizi garen mundu-sistema hetero-patriarkal, kapitalista eta produkzioa lehenesten duen honek (eta gauza gehiago), hilerokoa dugun gorputzoi eta daukagun kondizio ziklikoari toki txikia (edo ezer) uzten digu. Gizakion historiak gainera, prozesu biologiko hau ez ikustera eta gutxiestera eraman gaitu, ondorioz, gaur egun oraindik tabua den gaia da.

Nire ardatzak jolasa eta esperimentazioa dira. Honetara iritsi aurretik, beldurrekin, segurtasun ezarekin eta beste hainbat sentsaziorekin borrokan aritu ondoren, orain nire alde jarri ditut. Honegatik, hegan egiteari ekin diot hankak beti ere lurrean izanik.

 

Hemen behean adierazten diren proposamen guztiak, bai euskaraz baita erdaraz ere aurrera eraman daitezke

Edozein proposamen baduzu, bota lasai, elkarrekin sortuko dugu!

Hile-topaketak

Esperimentazio prozesu honetan, nire lehen proposamena HILE-TOPAKETAK dira. Hauetan, taldea aurretik aztertu ondoren, hilerokoaren eta gorputzaren kulturaren nire proposamena taldera egokituko dut. Gutxi gora behera 2 orduko iraupena izango du. Babes tokia eta epairik gabekoa izango da.. Bertan, nire bidea adierazteaz gain, parte hartzaileekin dinamikak eta praktikoak diren zenbait tresna partekatuko ditut, guztia, norberaren auto behaketa, ikuspuntu zikliko honetatik hasteko. Zalantzak eta galderak egiteko tartea ere egongo da, prozesu honetan ezin bestekoa baita norberaren bizipena.

Hauek dira landuko diren gaiak:

  • Emakumeon gorputzak eta hilerokoa duten gorputzak historian eta gaur egun.
  • Hilerokoaren prozesua, odola baino haratago.
  • Hilerokoaren ziklo osoa eta honen faseak.
  • Zer egiten dut nire odolarekin? (hilerokoaren higienerako aukerak)
  • Auto behaketa ziklikorako tresna praktikoak.

Hile-tailerrak

Topaketa egin ondoren, taldea ondo sentitu bada eta prozesuarekin jarraitu nahi badu, nire proposamena HILE-TAILERRA egitea da. Honen bidez, hasitako bideari jarraipena ematea da helburua. Honetarako, hilabetean behin aurkituko gara 3 hilabetetan zehar, egun bakoitzean 3 orduz. Bertan, parte hartzaileek beraien behaketa prozesua beste taldekideekin partekatzeko aukera izango dute. Gainera topaketako gaiak sakontasun handiarekin landuko dira eta parte hartzaileek dauzkaten beste kezka edo ardurak ere mahai gainean jarriko ditugu.

(Beharraren arabera) Landuko diren beste zenbait gai:

  • Faseen aztertzea eta gizartean daukaten irakurketa.
  • Naturarekin eta norberaren natura ziklikoarekin birkonektatzea.
  • Harremanak eta zaintza.
  • Emakumeon gorputzen zauri orokorrak.
  • Idazketa sortzailea eta bideo-bloga.
  • Norberarentzat oinarrizko ginekologia.
  • Ikuspuntu ziklikotik ekintzailea izan.

 

Hitzaldi-Hizketaldiak (menarkia bidelaguntzen)

Hitzaldi hauen helburua hilerokoaren gaia prozesu zikliko bezala adieraztea da. Gurasoentzat bereziki sortuak daude, beraien alabak menarkia eta hilerokoaren prozesua bizitzen ikuspuntu zabalago batetik bidelaguntzeko.

Gutxi gora behera 2 orduko iraupena izango du eta zalantza, galdera eta hausnarketentzat tartea egongo da.

Gorputzen prozesuak eta ekonomia elkartzen ditugu? Beste proposamen bat daukazu? Jarri nirekin harremanetan eta elkarrekin sortuko dugu! 

EKONOMIA FEMINISTA gure gorputzetara hurbiltzen

Bizi garen sistema lineal, produktibista, hauskor, mingarri etab. honetan, tarte gutxi daukagu gure gorputzetan bizi ditugun prozesuak, beharrezkoak diren denboretan izateko, baita hauek ekartzen dizkiguten emozio eta desibeharrak jasotzeko. Murgildutak gauden ekonomia kapitalistak, aurrera egiteko bide bakarra dagoela adierazten digu behin eta berriz, eta gurpil krudel honen haustura egin behar dugu (ahal izan ezkero, elkarrekin).

Honetarako, nire proposamena, Ekonomia Feministak ekartzen dizkigun ikuspuntuak lantzea da. Honekin, gorputzak erdigunean jartzeko bidea hasi dezakegulako eta ikusi, nola “ekonomia” gure eguneroko erabakiekin egiten dugun zerbait den.

Gutxi gora behera bi orduko iraupena duen tailer honetan alde teorikoa landuko dugu, ikusiz zein den gure testuingurua eta zeintzuk diren Ekonomia Feministak ekartzen dizkiguten proposamenak. Gainera, dinamika praktikoak ere elkarrekin egingo ditugu, non gure gorputzaren (eta errealitatearen) kokapena elkarrekin lantzeko aukera izango dugun.

Azkenik, bide hau jarraitzeko baliabideak emango dira.

    Enpresa/proiektu/taldeen kudeaketa EKONOMIA FEMINISTAREN ikuspuntutik

    Non daude Gorputzak enpresa proiektu edo kolektiboen barruan? Nola barnebildu hauek (eta hauen prozesuak) enpleguan edota elkarrekin egiten ditugun proiektuetan? Nola jasotzen ditugu? Tokirik badute? Zer eragin dauka honek ekonomiaren eraikitzean? Zer nolako ekonomia sortzen dugu?

    Gutxi gora behera bi orduko iraupena duen tailer honetan gorputzen inguruko hausnarketa-lanketa egingo dugu. Baita topatzen goazen erantzunak gure egunerokotasunean barnebiltzeko dinamikak egingo ditugu ere. Guztia, Ekonomia Feministaren sustatzea eta garatzearen helburuarekin.

    Azkenik, bide hau jarraitzeko baliabideak emango dira.

       

      Bakarkako bidelaguntza 

      Txosten honetan irakurri duzuna zure interesa piztu badu, zure prozesu ziklikoarekin konektatzeko eta ekonomia egiten duzun modua ulertzeko, banaka bidelaguntza eskaintzen dizut.

      Topaketa hauek norbere desio eta beharren neurrira egiten dira. Parez parekoak izaten ahal dira, baita birtualak ere.

       

      Ekonomia Feministaren ikuspuntutik proiektu/enpresa/kolektiboetan bidelaguntza

      Jarraipena izango duen prozesu honen helburua, Ekonomia Feministak dakarren ikuspuntua ezarri eta garatzea da.

      Topaketa hauek proiektuak, enpresak edo kolektiboak dituen behar eta nahien araberako neurriak kontutan izanda egiten dira. Parez parekoak edo birtulak izan daitezke

       

      Topaketaren bat egin nahi baduzu(s) edo hauen inguruan informazio gehiago nahi izan ezkero,  jar zaitez nirekin kontaktuan eta hitz egingo dugu 🙂

      Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

      ACEPTAR
      Aviso de cookies