#Hileroko-Kultura
#Hileroko-Kultura
Nire faseen eta zikloen ezagutza, benetako iraultza izaten ari da niretzat, nire bizitza zeharo desberdina da orain. Nire gorputza eta dauzkadan desio eta beharrak (nireak eta ez kulturalak) ezagutzeko era izaten ari da.
Hutsune handi bat dago emakumezkoen gorputzen jakintzan eta bereziki, hilerokoa prozesu zikliko moduan ulertuta. Gure gorputzen irakurketa hau egiteko, ezinbestekoa da #HileroKultura hau elkarrekin ehuntzea. Hau da nire proposamena.
Atal honetan, elkar topatzeko nire proposamena adierazten dizut eta honen inguruko hausnarketa eta sortzearekin jarraitzeko, gorputzen eta zaintzaren inguruko baliabideen zerrenda ere aurkituko duzu.