Nire Itsasargiak (sarean)

Ia noraezean nabilen denboraldi honetan, oso garrantzitsuak dira ‘Nire Itsasargiak’. Hauek, proiektu zoragarriak dauzkaten pertsona oraindik zoragarriagoak dira. Beraiek dira galduta sentitzen naizenean, nire bidea berriz ere topatzen laguntzen didatenak:

El Camino Rubí eta Comunidad Soy1Soy4 (Erika Irusta)

“Conocerte es vivirte. Vivirte es amarte. Amarte es ser libre.”

Erika nire proiektu honen Amabitxia da, bere proiektua, artikuluak, emailak, liburua eta azkenik elkarrekin sortzen ari garen Komunitaterik gabe, gaur ez nintzateke hemen egongo. Bai, ziurrenik beste toki batean egongo nintzateke… baina ez hemen. Nire MenstruTeacher-a da eta oso harro. Zuk ere hilerokoa duen gorputza baduzu, interesgarria irudituko zaizu!

La Lunita en Mi (Ileana Cruz)

 “La Lunita en Mi. Evocando raíces.”

Nahiz eta gure artean 10.000 kilometro dauden, Ileana, ahizpa dut, bihotzez. Elkarrekin ideiak josten ditugu, baita hitzak, proiektuak, jakintzak eta bereziki sentipenak. Berak, 7 urte baino gehiago daramatza hilerokoaren eta hileroko kopen inguruan hitz egiten. Bere web orria, oraintxe moldaketetan dago, beraz bitartean, Facebooken jarrai dezakezu.

Tres amapolas (Merche)

“La alternativa ecológica a las compresas desechables”

Maitasun handiz eginak, onak eta politak diren konpresa edo ‘salvaslip’-ak nahi badituzu, begira ezazu Mercheren ‘Tres Amapolas’ proiektua…  Antzeko iritzidun emakumeon arteko elkartrukea zoragarria da!

Esto no es una escuela (Diana, Diego eta Jara) 

“Por una educación que despierte pasiones”

Proiektu hau familia zoragarri eta abenturazale batek darama aurrera. Munduko lurralde desberdinetan ibili dira bizikletaz, beste hezkuntza mota batzuk erakusteko. Orain dokumental bat prestatzen dabiltza (osotasunean crowfounding-a eta kolaborazioz eginda), beraien ‘bidaia’ erakusteko. Bitartean, beraien web orrian hezkuntzaren inguruko idatzi interesgarriak egiten dituzte. Bisita ezazu beraien orria, ximiko leunak izango dituzu bihotzean!

 

It´s My money (Javier García Monedero)

“Ayudamos a las familias a mejorar su situación”

Javier nire ekonomia aholkularia da. Baita bizi filosofia desberdinak partekatzeko daukadan lagun maitagarria ere. Berarekin zubiak eraikitzea gustuko dut, eta, distantziak distantzia, uste baino gertuago sentitzen dut. Ekonomia eta finantza produktuetan aditua da eta gaur egun ‘It´s My Money’ enpresako zuzendaria da. %100ean gomendagarria.

 

Emekin Ternura (Aingeru Mayor)

“La sexualidad es la capacidad de ser placentero, siendo un medio de comunicación cuya máxima expresión es la ternura; y entendemos ternura como la capacidad de ser importante para tí porque tú eres importante para mí.” Carlos Menéndez

Aingeru, lagun eta sexologia gaietan argi potente bat izateaz gain, sexologo xamurra da. Gaur egun ‘Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak’ mugimenduaren aitzindarietako bat, Chrysallis Euskal Herria elkartean. Bere blog-ean gorputz sexuatuen inguruko ikus entzunezko informazio on-ona topatuko duzu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies