Lehenago inoiz irakurri ez bazenuen zein iraultzailea den zure zikloaren erregistroak egitea, toki egokira iritsi zara, hemen adierazten dizut nondik hasi. Benetan uste dut, zure gorputza behatzeta eta horrela zure ziklo eta faseak ezagutzea zirraragarria dela. Goazen ba!

 

Hemen adierazten dizudan bezala, bizi garen mundu honetan hilerokoa dugun gorputzek bizitzen dugun egoera ziklikoarentzat toki gutxi dago, horregatik garrantzitsua ikusten dut, norberaren zikloen eta honen faseen miatzea. Bakoitzak ditugun desio eta beharrak ezagutzeko eta horrela, momentu bakoitzeko (auto)zaintzak ‘hobeak’ izateko.

Artikulu honetan ondorengoa aurkituko duzu: hilerokoaren zikloaren sarrera,  zergatik ikusten dudan beharrezkoa ikuspuntu ziklikoa, eta zikloaren faseetara gerturatzea. Hurrengo artikuluetan, gaian gehiago murgiltzen joango naiz eta nire erregistro prozesua nola izan den (eta den) adieraziko dizut.

Hemen, zure bide hau argitzeko pistak besterik ez dituzu topatuko. Gogoratu beti, GORPUTZ BAKOITZA MUNDU BAT DELA! 

HILEROKOAREN ZIKLOA

Gutxi gora behera 28 egunez osatutako zikloa da, eta hilerokoa dugun gorputzek bizitzen dugu. Nahiz eta egun kopuru hau adierazgarriena izan, batazbestekoa 26 egunekoa da, 22 eta 35 egun artean egon daitekeen arren.

Esan bezala, gutxi gora behera 28 eguneko ziklo honetan, gorputzean hormona zehatz batzuen dantza izaten dugu. Hauek dira kiribila den ziklo hau 2 fase nagusietan banatzen dutenak: Fase folikularra (hormonek obocitoak piztu egiten ditu) eta fase luteoa (hormonek hilerokoa edukitzeko prestatzen dute gorputza). 2 fase orokor hauetatik, 4 fase edo arketipo atera ditzazkegu. Hauetaz, aurrerago hitz egiten dizut artikulu honetan.

Kontutan edukita guzti honetatik gutxi (edo ezer ez) adierazi digutela, agian hasiera batean hormonen gaia pittin bat izugarria iruditzen bazaizu (neri horrela gertatu zitzaidan daukaten izen arraroekin), horrela bada, ‘praktikarekin’ jarraitzea gomendatzen dizut eta poliki-poliki teoria barneratzea.

IKUSPUNTU ZIKLIKOA VS. IKUSPUNTU LINEALA

Hemen adierazten dizudan bezala, gure gorputzak bizi garen inguruarekin guztiz zeharkatutak daude, gure barnean begiratzeko hau kontutan izatea oso garrantzitsua da, bereziki gure hormonen dantza honek (dauzkagun gora beherek) inguruan duten eragina ikusteko.

Mundu honetan (edo sistema honetan) aurrera egiteko erakusten diguten ohiko era lineala da. Gehien bat hau delako produktiboena (edo hori sinestea nahi izan dute) kapitalismoaren aliatu fina. Orokorrean gorputz normatibo-maskulinoen era da (edo agian hau sinestea nahi izan dute ere) eta azken hamarkadetan, bizitza bizitzeko era bakar bezala, gorputz normatibo hauek bezalakoak izatera bultzatu gaituzte.

Hau izan da ere gure gorputzetatik urruntzeko erabili duten moduetako bat, baita gure zikloetatik ere. Menderatuak izan gara kapitalismoarengatik, linealtasunarengatik eta berdinzaletasunarengatik, eta horrela, bagaren osotasunaren zenbait zati ‘kanpoan’ uztearen beharra sentitzen dugu, bereziki gure zikloaren zenbait ezaugarri, hauek ez bait dira kapitalak konkistatuta duen errealitate honetan sartzen.

Baina hilerokoa daukagun gorputzok, ziklizitate batean bizi gara, gurea, bakoitzarena, gorputz propioarena. Patroi hormonal hauek desberdinak diren arren, dantza zehatz bati ekiten diote ziklo bakoitzean. Interes neoliberaletatik kanpo gure ziklizitate honi heltzen badiogu, gure gorputzak ber-okupatzeko era zoragarria da. Niretzat horrela izaten ari da eta horregatik kontatzen dizut.

Ikuspuntu ziklikoa potzentzia eta iraultza bera da, kanpokoa zalantzan jartzeko, barrenak ikuskatzeko eta kolektiboa hortik aztertzeko. Horregatik biziki animatzen zaitut bide hau ibiltzera, zure gorputzera hurbilduko zaituelako eta ondorioz, zaren geroglifiko zoragarria deszifratzen joango zarelako.

Ziur nago badakizula lineala ez zalera, baina… badakizu zenbat aukera ezberdin zaren? zure aldaketak ezagutzen dituzu? hormonen dantza honek zer eragiten dizun badakizu? eta nolakoa den dantza honek zure inguruan duen eragina?

Gorputz bakoitza desberdina da, horregatik hain garrantzitsua da zuk zurea ezagutu/irakurri/miatu/erregistratu eta horrela zaindu ahal izatea. Hemen duzuna, klabe orokorrak dira hobe ezagutzen hasteko eta poliki-poliki adierazten dizudan ikuspuntu ziklikoa barneratzen joateko.

Gogoratu beste behin (bai, plasta deitzen ahal nauzu) zure gorputza ez dela orokorra, BAKARRA baizik!

 

FASEETARA SARRERA

Gutxi gora behera 8 -14 urteren bitartean gertatzen den lehen hilerokoa dugunetik (menarkia) eta gure bizitzako 40 urtez bizitzen ditugun ziklo hauetan, hormonen dantza gara. Horrela, igarotzen dugun fasearen arabera, bizitzeko (sentitzeko, ekiditeko, pentsatzeko…) era desberdinak izango ditugu, eta gure desioak, beharrak eta munduan egoteko modua ere, desberdina izango da.

Hasieran esaten dizudan bezala, hilerokoaren zikloa 4 faseetan (edo arketipo) banatu dezakegu, eta ikusiko dugun bezala bakoitzak bere argi eta ilunak ditu. Nagusiki, hauek dira faseen ezaugarriak:

  • ️ HILEROKOA (edo Hile (edo Menstru erderaz): GUTXI GORA BEHERA 1 egunetik 6. egunera.

Fase hau zikloan ageriena da, berarekin batera odola bera datorrelako. Lehenengo eguna (1) odol gorria hasten denean da eta gutxi gora behera 3 eta 6 egun artean luzatuko da fase hau.

Naturarekin lotura ikusita, negua bezala ikusi dezakegu. Lurrak urtaro honetan atsedena hartzen du, hibernatu eta berriz ere ber-jaiotza egiteko presatu egiten da. Momentu oso egokia da ere guk berdina egiteko, erritmoa jeisteko, kobazuloan egon eta ahal izan ezkero, EZER EZ EGITEKO (hau ikasteko zerbait bada ere, praktikatzeko momentu egokia da hau)

Kulturalki fase hau ez agerikoa da edo medikalizatuta dago. Teach E.-k(*) dio, geroz eta gehiago deskantsuak pribilegio bat dirudiela, nahiz eta benetan, momentu hauetan daukagun aukera berriz ere hasteko.

Ilargiaren egutegian Ilargi berria bezala ikusi daiteke: Iluntasuna ?.

  • ? OBU-AURREKOA (edo ObuAurre (edo Preovu erderaz)): GUTXI GORA BEHERA 7. egunetik 13. egunera.

Fase honetan estrogenoak gora egiten hasten dira eta energia sentitzen goaz, eta honekin mundua jateko gogoa. Energia gorakada hau kudeatzeko oso gomendagarria da gorputza mugitzea kirolaren bitartez adibidez.

Natura ziklikoaren ikuspuntutik udaberria bezala ikusi egin daiteke, kimuak jaiotzen hasten dira eta energia berrituaren eztanda gara.

Kulturalki esan daiteke fase hau ‘era egokian’ irakurrita dagoela, produktibak gara eta ondorioz inguarekin bat egitearen sentsazioa izan dezakegu. Nahiz eta, emakumeetan autonomia eta indarra ez dauden oso ondo ikusitak… badakizu zertaz hitz egiten ari naizen, ezta? Momentu ona da ‘patrix’-ean (**) kudeaketak egiteko, gauza teknikoak irakurtzeko eta mundua jateko gehiegizko betekada izan gabe (gogoratu, zikloa ez dela hemen gelditzen!)

Ilargiaren egutegian Ilgora litzateke: Poliki-poliki argitzen doa ?.

  • ? OBU (edo Obulatoria (edo Ovu erderaz)): GUTXI GORA BEHERA 14.egunetik 20.egunera.

Fase honetan estrogenoak beherantza doaz eta gure gorputza progesterona sortzen hasten da, obulatzen dugun momentua da.

Naturaren ikuspuntu ziklikotik uda bezala ikus daiteke, zelaiak berdeak, zuhaitzak fruituz beterik eta eguzkia goi goian dagoen momentua.

Fase honetan besteekin erlazionatzeko nahia izango dugu, partekatzeko grina eta agian, zaintzeko gogoak ere pizten zaizkigu (emakume irakurriak garenez hau ikasita dugu). Garrantzitsua da beraz, gure zaintzak ere kontutan edukitzea inguruarekin ez disolbatzeko.

Obu-aurre fasearekin batera, kulturalki ‘ondo’ ikusitako fasea da hau. Esaten dizudan bezala, emakumea eta zaintzak erlazionatzen duen guztiak interes batzuen gainean dago. Horregatik egokia da adi egotea zaintzen gaiari.

Ilargiaren egutegian Ilargi betea bezala ikus daiteke: Ilargiaren argia oso osorik ?.

  • ? HILEAURREKOA (edo HileAurre (edo Premen erderaz)): GUTXI GORA BEHERA 21.egunetik 28.egunera.

Bizi garen mundu-ero honetan ziurrenik gutxien ulertzen den fasea da hau. Honetan, kobazulora bidea ibiltzen goaz progesterona hormonaz lagundutak. Hormona honek lasaitzen gaitu (beti ere uzten badiogu).

Natura ziklikoaren ikuspuntuan udazkena bezala ikus daiteke, hostoak erortzen doazen unea eta negurako bidean goazela.

Kulturalki okerren ikusitako fasea da, nire ustetan, bizi garen patrix honetan, bizitza bera sortzeko horren beharrezkoa den introspekzioak ez bait dauka tokirik. Fase honetan gorputzaren ohiuek barne begirada hau eskatu egingo digute, eta garrantzitsua da norberaren iluntasunak ikustea hauek argitzen joateko, eta honetarako, fase hau da zalantzarik gabe egokiena.

Ilargiaren egutegian Ilbera bezala ikusi daiteke: Poliki-poliki iluntasuna iristen doa ?.

 

Marrazki honetan faseak koloreekin ikus ditzazkezu (oinarria hilerokoaren odolarekin egina dago?, koloreak ez noski?):

Ikusten duzun bezala, pila bat dago arakatzeko! Eta faseetara lehen hurbilketa honekin, agian zenbait ezaugarri identifikatzen ahal dituzu zuregan. Hala ere, gertu gorde ezazu post hau, hurrengoan kontatuko dizudalako nola joan naizen ni erregistroa egiten eta horrela nire faseak ezagutzen ?

HEMENDIK ZOAZ POST HONEN BIGARREN ZATIRA


??Hau guztia zuzenean elkarrekin lantzea nahi baduzu (gure gorputz zoragarriak gertu ditugula), hementxe duzu nire proposamena. Animatu, lan potentea egingo dugu elkarrekin!


(*) Teach E.: Erika Irusta (Hilerokoaren zikloaren Pedagoga)

(**) Patrix: Nire bihotzeko kidea den Playa_Medusa-k sortutako hitza da, Matrix pelikularen izena hartuz eta bizi garen errealitate patriakalari erreferentzia eginez.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies